Aitor Esteban: "jasotako jaraunspena ez ezik, Erregeren ondare pertsonala ere argitu beharrra dago"

Aitor Esteban Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Legebiltzar 
taldeko bozeramaileak Bozeramaileen Batzorderako sarreran baieztatu 
duenez "Monarkia ezin da  Estatuko gainerako erakunde eta ordezkariei 
exijitzen zaien gardentasunetik kanpo geratu". Erregek Suitzan jaso duen
 jaraunspenaren inguruan komunikabideetan argitaratutakoaz galdetu 
diotenean, Aitor Estebanek argibideak eskatu ditu "jaraunspenaren 
ingurukoak ez ezik Erregeren ondare pertsonala ere argitzeko".
