Gaur 
arratsaldean EAJren BBBren presidentea den Itxaso Atutxak, Sestaon 
burutu den ekitaldian azaldu duenez, “batzuek inprobisatzen ibili izana 
egotzi deutsie Eusko Jaurlaritzari. Kritikatu egin dabe, 1000 
egunetarako egitasmoa aurkeztu dauan gobernua. Jarduera asmo argia dauan
 exekutiboa, egitasmoz josia, ideiez jantzia. Baina, gauza guztien 
gainetik, ilusioz betetako Lehendakaria dogu.Ilusioa, herri hau aurrera 
ataratzeko, ezbardinen arteko akordioak adosteko”. 
“Eta akordioak, 
ezinbestekoak dira orain bizi dogun egoeran. Eusko Jaurlaritza honek 
itun barria lortu dau hiru Foru Aldundiakaz eta EUDEL erakundeagaz, gure
 ekonomia suspertu ahal izateko. Gure erakundeek gaitasun ekonomiko 
handiagoa izan dagien, eta diru horregaz inbertsino garrantzitsuak 
gauzatu ahal izateko. Holan eginik, defizit helburu malguagoa lortzen 
dogunean, prest egongo gara herritar guztion bizitza kalidadea hobetzeko
 behar doguzan ekimenak egiteko” gaineratu du Atutxak.
Buruzagi abertzalearen ustez, “erakunde arteko akordio horren ostean, datorren astean alderdi politikoen ardurea izango da, norantz egin gura daben erabakitzea. Orduan, Euskadiko Alderdi Sozialistak erabaki beharko du zein norabide hartu gura duen. Adostasunaren alde egitea espero dut. Herriaren interes orokorrak, bere alderdiaren interesen gainetik jartzea espero dut. Horixe delako euskal gizarteak eskatzen deuskuna. Horixe delako Euzko Alderdi Jeltzaleak egingo duena”.
Bestalde, Atutxak azpimarratu du baita gauza bat dagoela “burutik kenduko ez doguna, guk behintzat ezin dogu ahaztu gizartearen zerbitzura gagozala, eta hainbat eta hainbat lagun dirala oso egoera txarrean dagozanak. Pertsona asko eta asko dira zailtasun egoeran dagozanak; eta, horren aurrean, gauza bat izan behar dogu argi eta garbi: gure eguneroko lana pertsona horreen alde egin behar dogu. Gure ahalegina eta esfortzua bideratzen dogu inor bazterrean geratu ez daiten. Gure ahalegin eta esfortzua jartzen dogu, pertsona honeei arreta eta zerbitzu publiko unibertsal eta kalidadezkoak bermatuko deutsezan erakundeak izateko”.