Aitor Esteban: "jasotako jaraunspena ez ezik, Erregeren ondare pertsonala ere argitu beharrra dago"
Aitor Esteban Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Legebiltzar
taldeko bozeramaileak Bozeramaileen Batzorderako sarreran baieztatu
duenez "Monarkia ezin da Estatuko gainerako erakunde eta ordezkariei
exijitzen zaien gardentasunetik kanpo geratu". Erregek Suitzan jaso duen
jaraunspenaren inguruan komunikabideetan argitaratutakoaz galdetu
diotenean, Aitor Estebanek argibideak eskatu ditu "jaraunspenaren
ingurukoak ez ezik Erregeren ondare pertsonala ere argitzeko".